Donostiako Kursaal Aretoa Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroaren egoitza izan da eta horren barruan Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berriaren aurkezpena egin da. Foro berean, gainera, Hizkuntza Eskubideen Berme Protokoloa ere aurkeztu zen. Unescoren atlasa munduan den hizkuntzen inguruko katalogo zabal eta zehatzena da eta bertan, munduan egun diren 6.000 hizkuntza inguru jasotzen dira. Azken edizioan, aurrekoetan ez bezala, arriskuan diren hizkuntzak ez ezik, bestelako hizkuntzak ere jasotzen dira. Hizkuntza Eskubideen Berme Protokoloak, berriz, hizkuntzak desagertu ez daitezen zein nolako proposamenak jarrai daitezkeen jasotzen ditu. Dokumentu horren xedea Bartzelonan 1996an onartutako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala garatzea da.