Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren biztanleen batez besteko adina 46,7 urtekoa da, eta beraz, biztanleria zaharkituta duela baiezta daiteke. Euskadiko batez besteko adina Italiakoaren berdina da eta Italia da, hain zuzen ere, Europar Batasunean batez besteko adin altuena duen herrialdea. EBn batez besteko adina 43,3 urtekoa da. Italiaren atzetik, Alemania (46,0) aurkituko litzateke. Txanponaren beste aldean, 40 urtetik beherako batezbestekoarekin, Irlanda (37,7), Zipre (37,7) eta Luxenburgo (39,5) aurkituko lirateke.
Espainiari dagokionez, batez besteko adina 44,0 urtekoa da, Europako batez bestekoa baino zertxobait handiagoa. Asturias (49,6) eta Gaztela eta Leon (48,8) dira batez besteko adinik handiena duten autonomia-erkidegoak. Ceuta eta Melilla hiri autonomoen batez besteko adina 40 urtetik beherakoa da (37,2 eta 34,2, hurrenez hurren).
Euskadin, Bizkaia (47,3) da lurralde zahartuena, baina ez dago alde handirik lurraldeen artean. Azken bost urteetan hiru lurraldeetako biztanleria zahartu da.