Gazteen Euskal Behatokiak GaztePanela izena izango duen 15 eta 34 urte bitarteko gazteen panel egonkor bat osatu nahi du. Panelak populazio talde bateko pertsona adierazgarriekin osatutako taldeak dira eta gai zehatzen inguruan iritziak jasotzeko erabili ohi dira.
GaztePanelerako 15 eta 34 urte bitarteko gazteak bilatzen dira euskal gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko kontsultak egiteko. Parte-hartzea borondatezkoa da eta, beraz, norberak erabakitzen du noiz arte jarraitu nahi duen. Ematen den informazio guztia anonimoa eta konfidentziala da.
Metodologia
GaztePanelean parte-hartzen erabakitzen duten gazteei, aldizka, gai zehatzen inguruan galdetuko zaie. Inkestak telefonoz edo online izan daitezke. Zenbait kasutan, parte-hartzaileei eztabaida saioetan edo elkarrizketetan parte hartzeko eskatu ahal zaie. Printzipioz, urtean lau inkesta egitea aurreikusita dago.
Galdetegietan parte hartzen duten gazte guztien artean hainbat opari zozketatuko dira. Elkarrizketetan edo eztabaida saioetan parte hartzen duten guztiek ziurtatuta izango dute opariren bat.
Izena emateko inprimaki bat prestatu da. Zalantzaren bat izanez gero, argibideak eska daitezke 900 909 755 telefonora deituz edo gaztepanel2021@ingartek.com posta elektronikora idatziz.