Google Earth-en ikus daitezkeen lekurik bitxienak

Time aldizkari ospetsuak Google Earth-en ikus daitezkeen hamar lekurik bitxienak argitaratu berri ditu. Google-ek garatutako tresna hau hainbat erabilpen ditu eta hainbat pertsonentzat denborapasa ezin hobea bilakatu da. Horrela, hainbat dira aplikazio munduan diren lekurik bitxienak bilatzeko erabiltzen dituztenak. Ideia honi jarraiki, Timek erabiltzaileek aurkitu dituzten lekurik bitxienen sailkapen bat burutu du. Aipatu aldizkariaren arabera hauek lirateke aurkitutako hamar lekurik bitxienak: Atlantidaren arrastoak, Firefox logoa Oregon estatuan, Extralurtar-untzien aparkalekua Norwich-en, Oprah-ren laberintoa Arizonan, Esbastika itxurako etxea Kalifornian, urperatutako itsasontzia Sudanen, aurpegi itxurako mendia Kanadan, odolezko lakua Iraken, hegazkinen hilerria Arizonan eta misil baten hegaldia Utah-an.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.