HIGA2020!: Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketa Gasteizen ospatuko da irailean

Datorren irailaren 6tik 9ra mundu osoko hiztun gazteak Gasteizen elkartuko dira HIGA2020! topaketaren barruan. Aurtengoa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketaren hirugarren edizioa izango da. Aurreko biak 2011an eta 2018an ospatu ziren. 2018an, adibidez, 35 hizkuntz gutxitu ordezkatzen zituzten 75 gazte inguru elkartu ziren.

Munduan 6.000 hizkuntza inguru daude eta horietako askok ez dute etorkizuna bermatuta. Hizkuntza horien guztien etorkizuna, hein handi batean, gazteen esku daude, gazteria izango baita hizkuntza gutxituen biziberritzea ahalbidetuko duen gizarte-taldea. Hizkuntza gutxitu asko biziberritze prozesuan murgilduta daude eta horren adibide garbia, euskara da. Topaketaren aurkezpen-ekitaldian azaldu denez, Gasteiz bera biziberritze horren adibide garbia da: 1986an, euskaldunak %6 ziren, 2016an, %26,17. “Hiri gutxi egongo dira munduan, beren hizkuntza halako neurrian biziberritu dutenik” azpimarratu du Iñaki Gurtubai zinegotziak.

Topaketan izena emateko epea irekita izango da maiatzaren 21era arte.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.