Jardueraz betetako urria Darabilboren eskutik

Darabilbok antolatutako jardueretan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea

Darabilbok askotariko programa interesgarria aurkeztuko du urrian aisialdian euskararen erabilera praktikatu nahi duten horientzat. Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak antolatzen duten ekimen honen xedea da aisialdian euskararen erabilera sustatzea doan. Programako jardueretan bere euskara maila hobetu nahi duten horiek edo, besterik gabe, euskaraz dibertitu nahi duten horiek parte har dezakete.

Urriko programazioa

Urrirako zazpi jarduera interesgarri prestatu dira:

  • Bisita gidatuak Rekalde Aretoan: Bi izango dira urrian zehar Rekalde Aretoa bistatzeko aukerak. Lehenengoa, Irati Urrestarazuren eskutik, urriaren 14an. Bigarrena, berriz, 28an Txus Melendezen eskutik.
  • Tupper Sex: urriaren 20an, Santutxuko AEK Euskaltegian, Albora-bide elkartearen eskutik.
  • Mendi irteera: 11 kilometroko ibilbide zirkularra Gipuzkoako Izarraitz ingurunean (urriak 23).
  • Pintxo Osasungarriak: urriaren 26an, On Ekineko lagunen eskutik, pintxo osasungarriak prestatzen ikasteko tailerra Indautxuko AEK Euskaltegian.
  • Auzo bat pausoka ibilaldi gidatua: Bilboko Memoria Taldearen eskutik auzoa ezagutzeko ibilbide interesgarria.
  • ‘Once a Day’ lehiaketaren X. denboraldia. Darabilbo-Bilbo Berbalaguna taldearekin parte hartu ahal izateko WhatsApp mezua bidali 607530132 telefonora. Darabilbok antolatutako jardueretan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea programaren webgunean, posta elektroniko bat bidaliz edo telefonoz (607530132).