Gizakiok elkarren artean bizi ahal izateko arauak behar ditugu. Arau edo legerik gabe zaila izango litzateke gizarte gisa aurrera egin ahal izatea. Dena den, hainbat kasutan zenbait legeen zentzua ulertzea zaila egiten da, jarraian azaltzen diren legeen adibideen kasuan bezala.
• Hainbat herrialde islamiarretan, Dubai kasu, debekaturik dago edozein leku publikoan muxukatzea. Erlijio kontua omen da, baina bitxiagoa da Parisen indarrean den legea: debekatuta dago zure bikotekidea muxukatzea tren nasetan.
• Zorionez, gero eta gehiago dira animaliak babesten dituzten legeak. Gizakiok animalienganako erakutsi dugun krudelkeria dela eta hauek babesteko lege desberdinak garatu dira. Dena den, hona hemen lege bitxi bat; Ohion, debekaturik dago mozkortutako arrainak izatea.
• Lege bitxiez hitzegiterakoan, asko eta asko sexuarekin zerikusia dute. Oraingoan, Estonian indarrean den lege bitxi bat aipatuko dugu. Baltikoko herrialde horretan, debekaturik dago xakera jolastea sexu harremanak mantentzen diren bitartean.
• Herrialde guztietan izan ohi da pertsonai garrantzitsuren bat, Frantzian, adibidez, Napoleon estima handian omen dute eta, horregatik, bada txerriei Napoleon izena jartzea debekatzen duen legea.