Neskalagunak lapurtutako txakurra berreskuratu nahian

Craig Dershowitzek munduan izan daitekeen txakurrik garestienetako bat izan dezake. Izan ere, bere neskalagunarekin apurtu ostean, jada 40.000 euro inguru gastatu ditu abokatuetan txakurra berreskuratu ahal izateko. Txakurrak ‘Knuckles’ du izena eta Dershowitzek adierazi duen bezala, afera hau dela eta aurreztuta zuen guztia xahutuko du. Izan ere, 23.500 euro ordaintzearekin nahikoa ez eta Interneten bidez beste 16 euro gehiago eskatu behar izan ditu. Dershowitzek muxu birtual bat eskaintzen du 10 dolar ematen dion bakoitzari eta lan egiten duen Cluberako sarrerak 100 dolar (80 euro inguru) ematen dizkionari. Momentuz, 700 euro besterik ez ditu lortu.