Polimaitasuna

Polimaitasuna gero eta gehiago entzuten dugun terminoa da. Terminoak, berez, ez du azalpen handirik behar, jakingo duzuen bezala, ‘poli’ atzizkiak aniztasuna adierazten baitu. Harreman monogamo itxiak nagusi diren gure gizarte honetan, aldi berean harreman sexual bat baino gehiago izateak eta gure kideek horren berri izateak (eta onartzea) bereizten du polimaitasuna.

Zenbaki honetan jorratzen dugun kaixomaitia.eus-eko lagunek burutu duten azterlanean ikusten den bezala, euskaldunok gero eta joera irekiagoa dugu orain arte nagusi izan den harreman eredua ez den beste harreman ereduekiko. Hala ere, errealitate eta desiraren artean, zenbait kasutan, alde nabarmena izaten da eta, horrelako harreman bat erakargarri izan ahal badugu ere, horiek eraikitzeko konfiantza, leialtasuna, mugen negoziazioa eta ulermena bezalako balioak ezin bestekoak bihurtzen dira.

Polimaitasunarena azken boladan azaldu den joera dugu, eta gizartean ematen diren aldaketen ondoriotzat jo daiteke. Horrela, gazteok harreman afektibo zein sexualak beste modu batera ikusteko joera azaltzen dugu; harremanak ez dute pertsona bakar batekin eta ez dute zertan betirako izan behar. Modu horretan, erlijiotik eta gure gizartean nagusi den eredu patriarkaletik urrunduko ginateke.

Gaur egun erlazioak gozatzeko erabiltzen dira eta askotan erlazio asko eta oso jarraituak izaten dituzte gazteek, baina joera honen jarraitzaileek ikuspen etiko batean oinarritzen dira zeren eta guztiek daude ados erlazio mota honekin.

Nahiz eta zerbait berri iruditu, Estatu Batuetan hainbat polimaitasun komunitate agertu dira. Hala ere, Euskal Herrian oraindik betiko familia eredua ezarrita dago eta urte batzuk hartuko du harreman mota berri hau guztiz onartuta izateko.

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.