- Guam Ozeano Barean den uharte bat da, Marianetako handiena. Uharte horretan, bada lanbide berezi bat, izan ere, zenbait gizonek, uhartean zehar bidaiatzen dute emakume gazte birjinekin oheratzeko. Gizon horiek emakume askoren lehen esperientzia sexuala partekatzeko ‘ohorea’ dute eta, gainera, dirua irabazten dute. Zergatik? Uharte horretan emakume birjinekin ezkontzea debekatzen duen lege bat delako.
- Ekialde Hurbileko hainbat herrialdek islamiar legeak jarraitzen dituzte. Horien artean, bada bat, benetan bitxia dena: ardi batekin harreman sexualak izan ondoren bekatu mortala da horren haragia jatea.
- Libanon, legeak baimentzen ditu gizon eta animalien arteko harreman sexualak, baina animaliek beti emeak izan behar dute. Animaliak arrak badira, heriotza zigorra ere aplika daiteke.
- EE.BBetan debekatuta dago desagertze arriskuan den edozein animalia sexu harreman publiko zein pribatuetan erabiltzea, baina bada salbuespen bat: intsektuak.
- Bahrainen, mediku batek (gizonezkoa) emakume baten organo sexualak aztertu ahal ditu, baina azterketa egitean, debekatuta dauka zuzenean begiratzea. Horregatik, azterketa ispilu baten bidez burutu behar dute.
- Hong Kong-en, emakume batek bere senarra beste emakume batekin harrapatzen badu, senarra hiltzeko eskubidea du, baina soilik eskuak erabiliaz. Emazteak beste emakumea hiltzeko eskubidea ere badu, baina kasu horretan, nahi duen moduan egin ahal du.
- Bolivian den Santa Cruz eskualdean ilegala da gizon batek momentu berean emakume batekin eta horren alabarekin harremanak izatea.
- EE.BBetako Washington estatuan ilegala da emakume birjin batekin harremanak izatea, baita ezkontza gauean ere!
- Kolonbiako Cali hirian, emakume batek bakarrik bere senarrarekin izan ahal ditu harreman sexualak, eta lehen harreman horretan, bere ama aurrean izan behar da harreman horren lekuko izan dadin.
- Utah estatuan den Tremonton hirian, emakumeek debekatuta dute martxan den anbulantzia batean sexu harremanak izatea. Hori jazoko balitz, emakumearen izena herriko egunkarian argitaratu beharko litzateke, baina ez horrela gizonarena.
- Virginian den Rombochen debekatuta dago harreman sexualak izatea argiak piztuta badaude.
- Nevada estatuan, berriz, ilegala da kondoirik gabe harremanak izatea.
- Arizona, Florida, Hego Dakota, Idaho, Indiana, Massachussets, Mississippi, Nebraska, Nevada, New York, Ohio, Oklahoma, Oregon, Tennessee, Utah, Vermont eta Washington-en gizonezkoek debekatuta dute arroparen gainetik zakila tentetuta erakustea.
- Minnesotako Alexandrian gizonezkoek ezin dute bere emaztearekin oheratu tipula edo baratxuri usaina badute.
- Estatu berean, gizonezkoek debekatuta dute arrain batekin sexu harremanak izatea. Emakumeei buruz ez da ezer esaten.
- Musulmanek ezin dituzte hildako baten sexu organoak begiratu. Hau ere ehorztetxeko langileei aplikatzen zaie. Horregatik, hildakoen sexu organoak adreilu edota egur zati batekin estaltzen dituzte.
- Wyomingo Newcastle herrian espresuki debekatuta dago supermerkatuko hozkailuren batean sexu harremanak izatea.
- Indonesian masturbazioa buru mozketarekin zigortuta dago.
- Hego Dakotan den Sioux herrian hotel guztietan ohe bikoitzak izan behar dira, eta horien artean, gutxienez, metroko tartea egon behar du bikote batek logela gau bakarrerako alokatzen badu. Ilegala da bi ohe artean den espazioan sexu harremanak izatea.