Gasteiz eta Laudioko enplegu-anezken laneratze-tasa % 56ra iritsi da

Azken bost hilabeteetan, 50 pertsonak parte hartu dute enplegua aktiboki bilatzeko talde horietan.

Gasteiz eta Laudioko enplegu-anezkek beren seigarren edizioa amaitu berri dute % 56ko laneratze-tasarekin. Azken bost hilabeteetan, 50 pertsonak parte hartu dute enplegua aktiboki bilatzeko talde horietan. Gaur egun, anezka horietan parte hartu dutenen artean 24 besteren kontura lanean ari dira, batek ekintzailetzaren aldeko apustua egin du eta beste hiruk profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko bidean dira lan-praktikak eginez.

Arabako enplegu-anezkak pasa den urrian jarri ziren abian lan orientaziorako programa berritzaile eta langabeziaren aurkako tresna gisa. Arabako Foru Aldundia eta Santa María la Real Fundazioa dira anezka horiek kudeatzen dituztenak.

Programan parte hartu duten 50 pertsonetatik 35 emakumeak ziren. Parte-hartzaile guztiak 21 eta 60 urte bitartekoak ziren; formakuntza eta lan esperientzia ezberdinarekin.

Parte-hartzaileek jarduera-egutegi oso bat egin dute beren lan-bilaketa suspertu eta optimizatzeko, Santa María la Real Fundazioko enplegu-teknikarien aholkularitza eta laguntzarekin. Programaren barruan, adibidez, honako jarduera hauek burutu dira: autoezagutzarako eta adimen emozionaleko tailerrak bilaketa planifikatzen ikasteko eta helburuak zehazteko eta curriculum vitae-en eguneraketa eta berritzea. Programaren barruan, lan-elkarrizketen eta taldeko hautaketa-prozesuen simulazioak ere egin dira. Era berean, zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak sendotu dira eta komunikazio teknika berriak, marketina eta marka pertsonala ikasi dira. Parte-hartzaileek enpresa-sarea ezagutzeko aukera ere izan dute.