BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren XIII. edizioa

Abenduaren 4tik 13ra bitartean ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren XIII. edizioan 54 film izango dira lehiatzen. Antolatzaileek azaldu dutenez, guztira 175 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago. Atal ofizialean lehiatuko diren filmak mundu osokoak dira, baina, gainera, Euskal Herrian ekoiztutako bost film ere badira, horietako 4 jatorrizko bertsioan euskaraz.

Atal ofizialean zein Zabalandi sailean proiektatuko diren filmak, Bilboko Euskalduna Jauregian, BBK Aretoan eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan eskainiko dira. Gainera, egun bizi dugun osasun egoera dela eta, festibal osoa (filmak, mahai inguruak, hitzaldiak, eta ekitaldi bereziak) online jarraitzeko aukera ere izango da.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sail Ofizialeko pelikulak epaitzeko ardura talde honek izango du: Asier Altuna Iza, Paula Olaz Moratinos, Itziar García Zubiri, Iwona Zielińska-Sąsiada eta Jon San Sebastián López.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.