Darabilbok 24 jarduera eskainiko ditu azaroan

Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak antolatzen duten Darabilbo euskarazko aisialdi-programak 24 jarduera jasotzen dituen programazioa prestatu du hil honetarako. Jardueren artean, adibidez, gastronomia-tailerrak, bizikletaz egiteko ibilaldiak edota hitzaldiak azpimarra daitezke. Azaroko programazioa bihar bertan, azaroak 4, hasiko da Santutxuko AEKn izango den ‘Pasta agroekologiko eta artesanala’ tailerrarekin. Jarduera horietan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da 16 urte baino gehiago izatea eta darabilbo.eus webgunean izena ematea.

Programazio osoa honako esteka honetan ikus daiteke: http://darabilbo.blogspot.com/p/agenda.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.