Abian da Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa

Ohi bezala, bi kategoriaten banatuta dago: euskara eta gaztelania. Lanak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da.

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XLI. ediziorako lanak aurkezteko epea ireki berri du. Literatur sorkuntza sustatzea eta Gabriel Arestiren lana ezagutaraztea helburu duen literatur lehiaketa hau bi kategoriatan banatuta dago: euskara eta gaztelania.

Aurkeztutako obrek 3.500 euroko saria jaso ahal izango dute bi kategorietan, baita 1.750 euroko bi accesit ere. Saritutako lan guztiak argitaratuko dira.

Lehiaketan 18 urtetik gorako edozein nazionalitatetako idazlek parte har dezake, eta lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Ez da onartuko beste hizkuntza batetik egindako itzulpenik, eta ez dira onartuko bestelako sariren bat jaso duten lanak. Gaia aukera askekoa da, eta baimendutako gehieneko luzera hamabost foliokoa da, Times New Roman formatuan edo baliokidean, 12 puntuko tamaina, 1,5 tartearekin.

Parte hartzaileek martxoaren 30era arte izango dute euren ipuinak formatu digitalean aurkezteko www.bilbao.eus/concursoaresti edo www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbideetan.
Modalitate bakoitzak literatur arloko pertsona ospetsuek osatutako epaimahai bat izango du, aurkeztutako lanen kalitatea eta originaltasuna ebaluatzeko.

Lehiaketaren azken edizioan, Salvador Serrano MolinakGlúteos” ipuinagatik eta Ohiane Fernández Mendiak euskarazko “Ez Esan Inori” ipuinagatik, jaso zituzten gaztelaniazko eta euskarazko sariak, hurrenez hurren.