Bizkortze teknikak ikasteko doako ikastaroak Gasteizen

Ikastaroak ‘Bihotz Araba’ hamabostaldiaren barruan antolatu dira, eta irailaren 29an amaituko dira egun horretan Bihotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen delako.

Bihotz-biriken gelditze batean, pasatzen den minutu bakoitzeko, bizkortzeko aukera % 10 eta % 20 artean murrizten dira. Horrelako egoera baten aurrean zer egin behar den dakiten pertsonen kopurua handitzeko Gasteizko Udalak, Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialarekin batera, bizkortze teknikak ikasteko doako hamabi ikastaro antolatu ditu.

Irailaren 14tik 28ra bitartean, Arabako Sendagileen Elkargoaren egoitzan, bihotz-biriketako bizkortzerako oinarrizko teknikak (BBB) eta goiko aire bideen buxadurarako teknikak irakatsiko dira. Ikastaro hauen helburua da bizi-arriskuko egoerak antzematen jakitea, biziraupen-katea aktibatzeko gai direnak eta egoera horien aurrean oinarrizko maniobrak egiten irakastea. Ikastaroak ‘Bihotz Araba’ hamabostaldiaren barruan antolatu dira, eta irailaren 29an amaituko dira egun horretan Bihotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen delako.

Tailerrak

Tailerretan 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Alde teoriko bat izango da eta, ondoren, alde praktiko bat, erabilera indibidualeko manikiekin eta desfibriladoreekin. Ikastaro bakoitzak lau orduko iraupena izango du eta gehienez 16 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Tailerretan izena-emateko ezinbestekoa da Arabako Sendagileen Elkargora bertaratzea eta NANa aurkeztea edo, elkargoaren webgunearen bidez.

Azken urteetan ia mila pertsona inguruk bihotz-biriketako bizkortze teknikak ikasi dituzte ikastaro hauei esker.