Gasteizko 70 musikari beren musika entseatzen hasi dira Gasteizko Udalaren Hezkuntza eta Kultura Sailak kudeatzen duen ‘Talde Gune’ programatik kudeatzen diren entsegu-aretoetan. Aipatu programak beren ekoizpenak sortu, entseatu eta grabatu nahi dituzten tokiko musika-taldeentzako bizi-gune bat eskaintzen du.
Programak arrakasta handia izan du hiriko musikarien artean eta aretoak erabiltzeko izena eman duten musikari gazteen kopurua % 25 hazi da azken urtean. Ondorioz, aurten, lehen aldiz, itxaron zerrenda bat osatu da, zozketan parte hartu arren entseatzeko lokalik lortu ez duten pertsonekin.
Erabiltzaileen batez besteko adina 37 urtekoa da, baina % 37 adingabeak dira. Gainera, parte-hartzaileen % 30 emakumeak dira eta % 70 gizonak.
Talde Gune
Programa aretoen jabe den Talde Gune enpresarekin batera garatzen da. Musikariek oso prezio merkean erabili ahal dituzte aretoak: 2 euro orduko bakarlarientzat eta 3 euro orduko taldeentzat. Udalak aretoengatik ordaindu beharrekoa osatzen du % 60an. Eskaintzen diren bi aretoek ekipo tekniko bat dute, eta horietako batek bateria akustiko oso bat.