Ingurumen-proiektuak diseinatzeko gazteak behar dira

Ekimen hau Gasteiz Green Capital izendatu zeneko hamargarren urteurrenean aurreikusitako ekintzen artean dago.

Gasteizko Udalak udalerrian bizi, ikasi edo lan egiten duten eta ingurumenarekiko kezka duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteak behar ditu. Izan ere, Udalak eztabaida talde bat eratu nahi du ingurumen arloan zenbait egitasmo garatzeko.

Ekimen hau Gasteiz Green Capital izendatu zeneko hamargarren urteurrenean aurreikusitako ekintzen artean dago. Gasteizek bere garaian hasitako bidean jarraitu nahi du eta, etorkizunera begira, zenbait erronka aurreikusten dira: hiri berde batetik ekonomia berde batera igarotzea eta etorkizuneko hiriaren eredura egokitzea, konexio eta zerbitzu publiko egokiekin.

Proiektuan parte hartu nahi duten gazteek izena eman ahal dute bai jmesanza@vitoria-gasteiz.org helbidera e-mail bat idatziz edo 639012701 telefonora deituz. Izena emateko epea ekainaren 12an amaituko da.

Datorren ekainaren 8an ospatuko da lehenengo bilera Montehermoso kulturunean, 18:00etan. Bertan egitasmoaren nondik norakoak azalduko dira.