Treba Gazteak egitasmoak emantzipazioa errazteko formakuntza eskainiko du
© Red Pixel PL | shutterstock.com

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko gazteei “ahalduntze propioa” egiteko aukera emango dien Treba Gazteak izeneko egitasmoa aurkeztu du. Aipatu programaren xedea da “emantzipazio, garapen eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak” sortzea eta sendotzea.

Egitasmoaren aurkezpen-ekitaldian, Kultura eta Gazteria Foru Diputatu Harkaitz San Millánek azaldu duenez, “Euskadin hezkuntza sistema on bat dugun arren, gero eta formakuntza-tasa altuagoekin” hainbat kasutan “oso hezkuntza segmentatua eta hiperespezializatua da”.

Izan ere, aipatu ekitaldian azaldu zenez, Gipuzkoako gazte askok, hezkuntza formaleko prestakuntza-ibilbideak egin ondoren, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituztela aitortzen dute. Hainbat kasutan, hezkuntza formalaren curriculum-diseinutik kanpo dauden oinarrizko gaitasunekin (soft skills) osatu behar izaten dute beren formakuntza. San Millánek azaldu duenez, Treba Gazteak egitasmoaren xedea litzateke balizko hutsune horiek betetzea.

Gazteen parte-hartzea

Treba Gazteak programaren eskaintza diseinatzeko lau focus group antolatu dira profil ezberdina duten herrialdeko hainbat gazterekin. Prozesuan, guztira, 54 gaztek parte hartu dute eta horien ekarpenekin programaren eskaintza osatu da.

Treba Gazteak egitasmoak hezkuntza psikoemozionalaren, parte-hartze politikoaren, gaikuntza ekonomikoaren eta ekintzailetza sozial eta komunitarioaren esparruak jorratuko ditu. Horretarako, ekainera bitartean izango diren hiru ikastaro antolatu dira eta datorren ikasturterako programa bere osotasunean gauzatzea espero da.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.