‘Le Piazze (In)visibili’ erakusketa ikusgai Iruñean

Pasa den urtean, hainbat astez, Europako kaleak eta plazak guztiz hutsik izan ziren. Egunero jende multzo handiak jasotzen zituzten lekuek oso itxura desberdina hartu zuten. Ideia horretatik abiatuta sortu zen ‘Le Piazze (In)visibili’ erakusketaren ideia. Proiektua 2020ko apirilean sortu zen, koronabirus pandemiaren erdian, oso hutsik zeuden garaian Italiako plaza ezagunetan zehar erromesaldi iradokitzaile bat proposatzeko.

Erakusketa ikusgai izango da Iruñako Kondestablearen Jauregian, datorren martxoaren 26ra arte. Esan bezala, erakusketak konfinamenduan zehar hutsik geratu ziren 21 plaza italiarren argazkiak biltzen ditu, beste hainbat idazleren gogoetekin batera. Argazkiak 19 italiar argazkilarienak dira. Marko Deloguk sortu du erakusketa, eta bi elementu ezberdin batu nahi izan ditu, irudiak eta hitzak, konfinamenduan bizi izandako une historikoa atzematen duen multzo bat osatzeko, normalean oso jendetsuak ziren espazio historiko horiek hutsik geratu zirenean. Ikusgai diren plazen artean honako hauek azpimarra daitezke: Erromako Popolo edo Plaza Navona, Veneziako San Markos Plaza, Florentziako Piazza Santa Croce eta Milango Piazza del Duomo.

Erakusketa ibiltaria Madrilgo Kulturaren Italiako Institutuak eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolak bultzatzen dute, Italiak Espainian duen enbaxadaren laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.