BIC Cristal bolalumak 70 urte bete ditu

BIC Cristal bolaluma, normal idazten duen hori, 1950. urtean sortu zen eta, aurten, beraz, 70 urte beteko ditu. Urteurren hori ospatzeko, frantziar fabrikatzaileak iragarri du udaberrian modelo berri bat merkaturatuko duela.

BIC Cristal bolaluma historian gehien saldu den boligrafoa da eta New Yorkeko MOMA Museoan edo Parisko Pompidou Zentroan aurki daitekeen objektu bakarrenetakoa da. Mundu osoko 160 herrialdetan saltzen da eta, gaur egun, 60 modelo ezberdin daude. Tintari dagokionez, 15 kolore ezberdinen artan aukera daiteke.

BIC boligrafoaren istoria Parisko errebaletan hasi zen. Bertan, Marcel Bichek bolaluma garatu zuen idazkera “leuna eta esfortzurik gabea” lortzeko aukera ematen zuen tresna bat lortu nahian. horretarako, doitasunezko erloju-tresnak erabili zituen.

70 urte bete dituen arren, BIC Cristal bolalumak oso aldaketa gutxi izan ditu bere hasierako diseinuarekin alderatzen badugu. Urte hauetan guztietan izan duen aldaketa bakarra estalkiari jarri zaion zulotxoa da. Neurri hori hartu zen asfixia saihesteko istripuz estalkia irentsiz gero. 70 urtez ia aldaketarik gabe mantendu den arren, munduan den boligraforik salduena da: guztira 140.000.000.000 boligrafo saldu direla kalkulatzen da, hots, segundoko 200 boligrafo. Gainera, idazteko ez ezik, bere garaian, oso erabilgarria izan zen musika kaseteak birbobinatzeko ere.

Bolaluma bakar batekin hiru kilometroko luzera duen lerroa marraz daiteke. Enpresak ez du inoiz tintaren osagaien berri eman.

BIC Cristal bolalumaren diseinuaren ezaugarri nagusietako bat bere punta esferikoa da. Horietako bakoitza bost egunez diamante hautsez leuntzen da guztiz biribila izan dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.