Akabo akats ortografikoak

Falk Wolsky eta Daniel Kaesmacher alemaniarrek idazterakoan akats ortografiko bat egiterakoan edota modu irakurtezinean idazterakoan dar-dar egiten duen boligrafo bat asmatu dute. Gailuak Lernstift izena du eta eskuak egiten dituen mugimenduen araberako errekonozimendua egiten du. Modu horretan, ingelesez edota alemanieraz idazterakoan egiten diren akats ortografikoak detektatzeko gai da. Asmatzaileek adierazi dutenez, laister gaztelania eta frantseserako bertsioak kaleratzeko gai izango dira.

Momentu honetan, Wolsky eta Kaesmacher finantziazio bila ari dira bere boligrafoa masiboki ekoiztu ahal izateko. Bere kalkuluen arabera 138.000 euro inguru behar dituzte ekoizpenarekin hasteko. Kopuru hori lortuko balute, laister boligrafo hori eros genezake 150 euro ingururen truke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.