BBC-ek euskal hezkuntza sistema eredutzat hartu du

BBC-ren erreportaje batek euskal hezkuntza sistema Europan diren hezkuntza sistema onenen artean kokatu du. Erreportajean, Euskal Autonomia Erkidegoa hezkuntza mailako sailkapen guztietan lehen postuetan azaltzen dela azpimarratzen da. Adibidez, ikasle bakoitzeko egiten den gastuan Euskadi (10 314 euro 2011. urtean) aurretik bakarrik Austria eta Danimarka aurkituko lirateke eta unibertsitate mailako ikasketak dituzten biztanleei dagokionez, Norvegia eta Finlandiaren pare izango ginateke. Erreportajean hezkuntza euskaraz izateko egin den esfortzua ere aintzat hartzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.