Donostiako Estropaden kartela aukeratzeko lehiaketa

Aste Nagusiko eta Euskal Jaiak-eko karteletan 2020. urteko irabazleen kartelak erabiliko dira urte horretan ezin baitziren ospatu.

Datorren maiatzaren 27ra bitartean zabalik izango da Donostiako Estropadak iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketan lanak aurkezteko epea. Parte-hartzaileek nahi adina zirriborro aurkeztu ahal izango dituzte. Lanek argitaragabeak eta originalak izan beharko dute eta edozein modalitate artistikotan eginak izan daitezke: argazkiak, marrazkiak, etab. Bozetoak euskarri zurrunean aurkeztu ahal izango dira, A3 formatuan, bertikalean edo horizontalean, edo euskarri informatikoan (JPG formatuan, 72 ppi-eko bereizmenarekin eta 62 x 88 cm proportzioan). Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu.

Bestalde, aurten ez da Aste Nagusiko eta Euskal Jaiak-eko kartela aukeratzeko lehiaketarik izango. 2020. urteko irabazleen kartelak erabiliko dira pandemiaren eraginez urte horretan ezin baitziren aipatu jaiak ospatu. Era berean, aurtengo Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragartzeko kartelean 2019ko Argazki Lehiaketako argazki irabazlea erabiliko da.

Argibide gehiago: donostiakofestak@donostia.eus