Gasteizko Europa Biltzar Jauregiak Empleo Gune Foroaren 16. edizioa hartuko du datorren maiatzaren 8an. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Lanbidek eta UPV/EHUko Arabako Campusak sustatzen duten ekimen hau hiriko enpresa-ehunaren herritarren arteko topaketa- eta komunikazio-gune gisa finkatu da.
Empleo Gune Foroa
Ohi bezala, foroaren xede nagusiak dira sektore ekonomikoetako enplegu-aukerak aztertzea, Arabako hiriburuan hedatzeko bidean dauden enpresek eskatutako enplegu-eskaintzak eta profilak zabaltzea, eta gaitasunak hobetzeko eta enplegu-bilaketa aktiboan daudenen informazioa zabaltzeko jarduerak eskaintzea.
Aurtengo edizioak hiru nobedade izango ditu: ‘Enplegua ez da jolasa’ izenburua duen ihes-gela bat, ‘Zure profil profesionalerako argazkia’ izeneko saioa eta atzerritartasunari buruzko araudi berriari buruzko hitzaldi irekia.
Programazioa ikasleei eta unibertsitate titulua duten gazteei zuzendutako orientazio-tailerrekin osatuko da. Orientazio egoki bat lana aurkitzeko gakoetako bat da eta Europa Biltzar jauregira gerturatzen diren horiek 885 lan-aukera aurkituko dituzte. Izan ere, antolatzaileek aurreratu dutenez, aurtengo edizioan, guztira, 91 enpresa eta erakundek parte hartuko dute. Horietatik 65 foroan bertan izango dira stand-en bidez eta beste 15 ez dira Gasteizen izango baina haien-eskaintzak bere webguneetan argitaratuko dituzte.
Horiez gain, 5 enpresa eta erakundek enplegu pribatuari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute, eta 3 erakundek ‘Atzerritartasunari buruzko berritasunak’ izeneko informazio-saioan parte hartuko dute.
Eskaintzen diren lan-aukeren heren batean baino gehiagotan (% 37) unibertsitate garduko formakuntza eskatzen da eta % 12,8tan goi-mailako graduko formakuntza. Eskaintzen % 19k Lanbide heziketako formakuntza eskatzen dute, % 6,57k DBH edo batxilergoa, % 2,77k profesionaltasun-ziurtagiriak eta % 21.80ak ez du kualifikazio-eskakizunik zehazten.
Eskaera handiena duten jakintza-arloei dagokienez, industriarekin eta ingeniaritzarekin erlazionatutakoak nabarmentzen dira, eskaintzen % 40 baitira. Informatikak eta informazioaren teknologiek lanpostuen % 22 hartzen dute, eta administrazio, hezkuntza eta osasun sektoreek, berriz, lanpostu guztien % 30. Beste arlo batzuek osatzen dute gainerako % 8.
Argibide gehiagorako: www.empleo-gune.org







