Otsailaren 22an zabalduko da Xtracluben izena emateko epea

Aurtengo edizioan berariaz 15 eta 18 urte bitarteko gazteei bakarrik zuzendutako zenbait jarduera eskainiko dira

Otsailaren 22an zabalduko da Xtraclub programak udaberri eta uda honetarako eskainiko dituen jardueretan izena emateko epea. Guztira aisialdia, kultura, abentura eta kirola uztartzen dituzten  38 jarduera izango dira eta 822 plaza eskainiko dira.

Xtraclubeko programazioarekin Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak aisialdi eskaintza bat eskaini nahi die 12 eta 18 urte bitarteko gazteei. Programazioaren barruan tailerrak, ikastaroak, irteerak eta bidaiak bezalako jarduerak aurki daitezke eta horietan guztietan xedea da aisialdi positiboa sustatzea eta arriskutsuak izan daitezkeen jokabideak saihestea. Berrikuntza gisa azpimarratu behar da aurtengo edizioan berariaz 15 eta 18 urte bitarteko gazteei bakarrik zuzendutako zenbait jarduera eskainiko direla.

Jarduerak

Denboraldi berrirako programatutako jardueren artean argazkilaritza, dantza, kantu, parkour, komiki eta patinaje artistiko ikastaroak mantenduko dira. Aurtengo berrikuntzetako bat ‘Sukaldaritza gozo-gozoa oinarriekin’ tailerra azpimarratu behar da. Bertan, nutrizionista batek agerian utziko du osasuntsu jan daitekeela gozo janez.

Abentura jardueren artean, honako hauek azpimarra daitezke: zaldien bizitza ezagutzeko irteera, surf, rafting, salting… Kultura ardatz duten bidaiak ere izango dira, hala nola, Santanderreko badia ezagutzeko txangoa edo Donostiara egingo den txangoa.

Gasteizen bertan egin ahal izango diren irteeren artean (karts, bolatokia, gymkana…) ihes-gelek protagonismo handia izango dute: Street Escape eta Garayoren sekretua.

Izen-emateak online egin ahal dira edo 010 eta 945 161080 telefonoetara deituz. Gazte Informazio Bulegoetan, Gizarte-etxeetan eta udal-kiroldegietan ere izena-emateko aukera izango da.