Gasteizko Udalak hirian mendekotasunen prebentziorako eta tratamendurako diren baliabideak jasotzen dituen “Adikzioak: baliabideak Gasteizen” gida argitaratu du. Argitalpenak 30 programa eta baliabide ezberdin eskaintzen ditu, zuzentzen diren populazioaren eta egiten duten lanaren arabera sailkatuta.
Gidan eskaintzen diren baliabideak anitzak dira eta substantzien kontsumoa saihesteko baliabideez gain, substantziarik gabeko mendekotasunak prebenitzeko baliabideak ere aurkezten dira, hala nola, ausazko jokoak.
Paperean eta online
Gidak baliabide bakoitzaren fitxa bat aurkezte du. Bertan, honako informazioa zehazten da: deskribapena, esku-hartzearen azalpena, zein talderi zuzentzen zaion, funtzionamendu mota eta harremanetarako datuak.
Gida paperean eta online eskura daiteke eta euskaraz eta gazteleraz argitaratu da. Gida Osasunaren Sustapenaren Atalak prestatu du mendekotasunen arloan lan egiten duten hainbat eragilerekin elkarlanean. Argitalpena Gasteizen adikzioak eta antzeko beste portaera-nahasmendu batzuk murrizteko IV. Planaren barruan argitaratu da. gida Gasteizko biztanle guztiei zuzenduta dago, baita adikzioei eta aholkularitza-, prebentzio-, tratamendu- eta gizarteratze- baliabideei buruzko informazioa behar duten elkarte, entitate, fundazio eta erakunde guztiei ere.