Nazioarteko Espazio Estazioa (EEI), gizadiaren lorpen handienetako bat eta nazioarteko lankidetzaren adibidea, 2030. urtera arte izango da martxan. Estazioa Lurraren orbitan izan da 1988. urteaz geroztik, baina bere amaiera gertu da. Izan ere, Espazio Estazioa itxi eta 2031. urtearen hasieran Ozeano Barean ondoratuko dute, Nemo puntuan, hain zuzen ere. Nemo puntua Lurreko punturik isolatuena da eta espazio-ontzien hilerria ere bada. Bertan pilatzen dira satelite zahar asko eta bestelako zabor espaziala. Hor da, adibidez, EEIren aitzindari izan zen errusiar MIR estazioa 2001. urteaz geroztik. Etorkizunean, merkataritza-estazio berri batek EEI ordezkatuko duela aurreikusten da.