Nafarroako Gobernuak 1.331 lanpostu publiko eskainiko ditu

Deialdiak bi lerro nagusi izango ditu: berariazko deialdia eta erretiroek eta heriotzek utzitako hutsuneak betetzeko birjarpen-eskaintza

Nafarroako Gobernuak 1.331 plaza aurreikusten dituen 2024rako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren (EPE) proposamena iragarri du. Sektoreka, unibertsitatez kanpoko irakasleentzat 529 plaza aurreikusten dira, 426 osasun-arloko langileentzat eta 376 plaza Administrazio Nukleoarentzat.

Eskaintza bi modalitatetan egituratzen da:

Lanpostuei dagokienez, eskaintza handiena honako hauentzat izango da: bigarren hezkuntzako irakasleak (343 plaza), maisuak (125), erizainak (105), Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikariak (101) eta foruzaingoak (78). Azken horien artean 51 plaza eskainiko dira agente berrientzat eta 27 polizia-inspektoreordeentzat.

Birjarpen-eskaintzaren barruan, esan bezala, 756 plaza esleituko dira. Kasu horretan, 294 plaza Administrazio Nukleoaren beharrei erantzuteko bideratuko dira, 279 irakasleei eta 183 osasun-arloko langileei.

Berariazko eskaintzaren kasuan, berriz, 575 plaza esleituko dira. Kasu horretan, plaza gehienak hezkuntza- eta osasun-arloetako langileentzat izango dira, 250 eta 243 hurrenez hurren. Gainerako 82ak Administrazio Nukleoaren beharrak betetzera bideratuko dira.

Deialdiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Nukleoan 70 lanpostu mota baino gehiago biltzen ditu.