Lehenik eta behin, agerikoa dena errepikatu behar da: haurrek eta nerabeek ez dute alderik indarkeriazko gatazka batean. Guzti-guztiak babestu behar dira, nortzuk diren edo non dauden kontuan hartu gabe. Iaz, Ekialde Hurbileko egoera lazgarria areagotu zenetik, Israelgo, Palestinako Estatuko eta, oraintsuago, Libanoko haurren bizitzak suntsitu eta nahasi egin dira, imajinaezinak diren formak erabiliz. Horiez gain, Siriatik datozen eta eremu horietan desplazatuta dauden haurrak eta familiak ere aipatu behar dira. Garai honetan, komunitate guztietako haurren eskubideak bortxatuak izan dira behin eta berriz indarkeriazko ziklo odoltsu batean: eraildako eta mutilatutako haurrak, bahitutzat hartutako haurrak, desplazatuak, familietatik bananduak, umezurtzak, ezinduak, gaixotasunak eta gaitzak dituztenak, beren etxeen suntsipenaren lekukoak, jolastokiak eta eskolak, eta gerraren basakeria bizi duten trauma, beraiek hasi ez zuten gerra.
Datuak
Hondamendi honek milaka eta milaka haurren bizitzetan duen dimentsioa ulertzen saiatzeko, datuetan zentratu gaitezke, zalantzarik gabe ikaragarriak baitira. Zoritxarrez, datu horiek azkar zaharkitzen dira. Hala ere, haurrak, familiak eta komunitateak suntsitzen dituzten indarkeria larriak erakusten dizkigute. Gizarte-egitura urratzen duten indarkeriak dira, eta horren guztiaren ondorioa da bakea, segurtasuna eta egonkortasuna berrezartzea eta mantentzea are zailagoa dela.
Baina gatazka beste ikuspegi batetik ikus dezakegu: haur baten begiradatik. Haur edo nerabe baten ikuspegitik, indarkeriaren esanahia ulertzea zaila da. Ikusten dutena, sentitzen dutena, beldurra da. Liskarren gorakadak ezin imajinatuzko beldurra sortu die eguneroko bizitzan. Milioika haurrek depresioa, antsietatea, trauma osteko estresaren nahasmenduak eta beste buruko arazo batzuk izateko arriskua dute, eta, gainera, arazo horiek ondorioak epe luzera izan ditzakete. Orain, inoiz baino gehiago, zalantzaz eta indarkeriaz betetako bizitzaren errealitate gogorrari egin behar diote aurre. “Noiz amaituko da hau?” galdetu du 9 urteko Ciliak. Beirut hegoaldeko beste milaka pertsonak bezala, etxetik ihes egin behar izan du. Gazan, 9 urteko beste neskato baten bizitza betiko aldatu da. Bonbardaketa batek Doharen etxea suntsitu eta gurasoak hil zituen. Bera bakarrik atera zen bizirik. Orain, hankako zauriak sendatzeko lan egin behar du.
Hezkuntza eta osasuna
Gatazka horrek beraien haurtzaroarekiko eta egunerokotasunarekiko haustura ekarri du. Ehunka mila ikastetxe eta osasun-zentro suntsitu dituzte; uraren eta saneamenduaren oinarrizko azpiegiturak ere desagertu egin dira. Milaka lagunentzat, ezinezkoa da oinarrizko ondasunak eta nutrizio egokia lortzea. Horrez gain, gazteenek duten muturreko zaurgarritasun arrisku-egoerak eta genero-indarkeria bizitzeko arriskua du.
Gertatzen ari denaren aurrean, UNICEFek hasiera-hasieratik dihardu arreta eta baliabide guztiak eskaintzen. Oztopo handiei aurre egin arren, UNICEF laguntza humanitarioa ematen ari da arlo horietan guztietan.
Horregatik guztiagatik, ahalik eta modurik indartsuenean eskatzen dugu haur eta nerabe guztien eskubideak errespetatzea, haien premia humanitarioen babesa eta premiazko arreta, eta, batez ere, su-etena orain.
Argazkia: UNICEF / UNI571141
Euskal Herriko Batzordea