Kontuz ‘smishing’ iruzurrekin

Smishing-a SMS bidez egiten den nortasun-ordezpen mota bat da. Gaizkileek sistema hori erabiltzen dute banku-erakundeek bezeroei jakinarazpenak bidaltzeko erabiltzen duten ohiko sistema delako.

Azken asteetan ‘smishing’ delako teknikaren bidez egindako maulen kopuruak nabarmen egin du gora. Teknika horren bidez, zibergaizkileek banku baten itxurak egiten dituzte eta esteka bat duen SMS bat bidaltzen dute webgune baterako esteka batekin. Webgunea benetako banketxearen itxura du eta behin barruan zure nortasuna egiaztatzeko gakoak eskatzen dira. Modu horretan, gaizkileek zure datu pertsonalak eta gakoak lortzen dituzte.

Smishing teknikak SMS mezuak erabiltzen ditu banketxeek sistema hori erabiltzen dutelako haien bezeroei jakinarazpenak bidaltzeko. Gaizkileek bankuaren itxurak egiten dituzte mezuarekin batera den estekan sakatzeko. Normalean, mezu horiek berehalako ekintza egiteko eskatzen dizute; adibidez, SMSan agertzen den estekan klik egitea transferentzia bat baliozkotzeko edo zenbateko txiki bat ordaintzea izapide bat egin ahal izateko. Estekek iruzurrezko web orri batera bideratzen zaituzte, baina jatorrizkoaren antzeko itxura dute, eta bertan kredentzialak eta/edo datu konfidentzialak eskatzen dituzte.

Ez sakatu

Iruzurrezko SMS horiek hautematea nahiko erraza da. Lehenik eta behin, webgunearen helbideari erreparatu behar zaio, eta egiaztatu ea benetan gure finantza-erakundearena den. Gainera, kontuan izan behar da horrelako mezuetan, gehienetan, berehalako ekintza bat egitea eskatzen dela modu horretan, iruzur baten aurrean zauden ala ez pentsatzeko denbora ez izateko.

Horrelako mezu bat jasotzen dugunean garrantzitsua da estekan ez sakatzea. Mezuaren pantaila-argazki bat egin eta zure bankura bidali. Ondoren, mezua ezabatu.

Mezua benetakoa zela pentsatu baduzu eta estekan sakatu baduzu, berriz, honako urrats hauek jarraitu beharko dituzu:

  • Ezabatu zure nabigazio-historia, cookieak eta cachea estekan klik egin duzun nabigatzailean.
  • Egiaztatu ez duzula deskargarik egin, eta, deskargaren bat egin baduzu, egin azterketa antibirus batekin edo antzeko batekin (ordenagailua, tableta edo mugikorra).
  • Jar zaitez harremanetan zure bankuarekin eta azaldu egoera. Beraiek jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizute.
Eta jada dirua lapurtu badute?

Zure kontuan zuk egin ez dituzun mugimenduak hautematen badituzu, ahalik eta lasterren zure online banka eten beharko duzu. Jar zaitez harremanetan zure bankuarekin eta iruzurraren berri eman. Ahal izanez gero pantaila-argazkiak ere bidali.

Gogoratu, horrelako iruzurrak ekiditeko komeni da honako puntu hauek argi izatea:

  • Zure banketxeak ez dizu inoiz SMS mezu baten bidez online bankan sartzeko gakoak eskatuko. Esteka bat duen SMS bat jasotzen baduzu faltsua da.
  • Zure banketxeak ez du inoiz WhatsApp bidezko solasaldi bat hasiko.
  • Banketxeek ez dituzte telefono deien bidez erabilera bakarreko kodeak eskatzen (SMS bidez bidalitako gakoa edozein eragiketa sinatzeko). Gerta liteke zu izan bazara bankuarekin harremanetan jarri dena.