Korterraza Gasteiz, Gasteizko Film Laburren eta Musikaren Jaialdiak, XII. edizioa egingo du Iradier Arenan, uztailaren 7an, 8an, 9an eta 11n. Aurreko edizioetan bezala, ikusleek azken urteko film labur gailenak eta lau kontzertu ikusteko aukera izango dute.
Aurtengo edizioa, aurrekoa bezala, Iparraldeko Parkean ospatzekoa zen. Hala ere, osasun-egoeraren inguruko ziurgabetasunak bultzatuta, egitasmoaren antolatzailea den Kultura Kalean! elkarteak Kultura Bizia ekimenean parte-hartzeko erabakia hartu du eta, ondorioz, esan bezala, aurtengo edizioa Iradier Arenara eraman da.
Guztira 12 izango dira aurtengo programazioa osatuko duten lanak. Gainera, lau kontzertu ere programatu dira:
- A Contra Blues: Uztailak 1, asteazkena (19.30)
- Willis Drummond: Uztailak 8, osteguna. (19.30)
- Freedonia: Uztailak 9, ostirala. (19.30)
- Corizonas: Uztailak 11, domingo. (19.30)