Martxoaren 14an amaituko da David R. Losadak zuzenduko duen gazteentzako zinema-tailerrean parte hartzeko epea. Losada irundarrak ‘La noche del ratón’ eta ‘Lady Off’ filmak zuzendu ditu.
Aurtengoa tailerraren hirugarren edizioa izango da eta bertan gidoien idazketa izango da gai nagusia. Aurreko edizioetan zinemarekin harremana duten eduki orokorrak jorratu ziren. Horrela, tailerrean gidoi batek izan behar dituen ezaugarri teknikoak landuko dira: argumentua, sinopsia eta tratamendua, pertsonaiak, elkarrizketak, etab. Ikastaroaren amaierarako ikasle bakoitzak film labur baterako gidoia prestatu beharko du. Izan ere, tailerraren helburuetako bat da ikasleek egin duten lana aurkeztu ahal izatea. Gainera, Diego Soto gidoilariak eskola magistral bat eskainiko du.
Ikastaroan 18 eta 24 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Eskolak martxoaren 15ean hasiko dira eta astearteetan izango dira, 18:30etatik 20:00etara CBA Kultur Gunean. Ikastaroa maiatzaren 31an amaituko da.
Izen emateak Irungo Udalaren web gunearen bidez egin behar dira.