2020ko Nafarroako Gazteriaren Golardoak

Abian da Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Nafarroako Gazteriaren Golardoak sariaren aurtengo edizioa. Aipatu sariaren xedea da gazteriaren arloan parte-hartze soziala sustatu duten 30 urte arteko gazteei aintzatespena ematea. Hautagaitzak aurkezteko epea pasa den irailaren 29an zabaldu zen eta urriaren 31ra arte izango da zabalik.

Guztira hiru golardo banatuko dira. Lehenengoa Nafarroako 14 eta 30 urte bitarteko gazte bati emango zaio, bakarka. Kasu horretan, gizarte modernoen berezko balioekin lotura argia duen duena eta beste gazte batzuentzat erreferente den gaztearen ibilbidea sarituko da.

Bigarren saria edo golardoa parte parte-hartze sozialari dagokio; kasu horretan, gazteen parte-hartzea ahalbidetzen duten ekintzak sustatzen dituzten taldeak edo elkarteak saritu dira.

Azkenik, hirugarren golardoak gazteen aldeko jardueragatik nabarmentzen diren erakunde publiko edo pribatuak nabarmenduko ditu. Kasu horretan, gazteen parte-hartze soziala, autonomia edo bizi kalitatea bultzatzen duten erakundeak sarituko dira.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.