Lasterketa solidarioa Amazoniaren alde

Gasteizek eta Iruñeak Alboan eta Entreculturas GKEek antolatzen duten “Egin korrika kausa baten alde” lasterketa solidarioak hartuko dituzte

Alboan eta Entreculturas GKEek urtero dozena bat hiritan egiten den “Egin korrika kausa baten alde” lasterketa solidarioa antolatzen dute elkarlanean. Aurtengoa aipatu lasterketaren XI. edizioa izango da eta Alboanek egin duen lanari esker, lasterketak izango dira Hego Euskal Herrian.

“Egin korrika kausa baten alde” lasterketa solidarioaren XI. edizioa, osasun egoerak horretarako aukera ematen badu, 12 hiritan ospatuko da: Gasteiz, Iruñea, Madril, León, Valladolid, Málaga, Logroño, Sevilla, Cádiz, Kordoba, Úbeda eta Bartzelona. Birtualki lasterketa egiteko aukera ere bada.

Gasteizko lasterketa otsailaren 13an izango da. Iruñekoa, berriz, konfirmatu gabe dago oraindik.

Amazoniaren alde

Lasterketa solidarioa mobilizazioa eta sentsibilizazioa helburu dituen jarduera bat da. Aurreko edizioetan 15.000 korrikalari baino gehiago bildu izan ohi ditu.

Aurtengo lasterketaren xedea da Amazoniaren eta bertan bizi diren herri indigenen eskubideen defentsarako funtsak biltzea. Amazonia biodibertsitatez eta baliabide naturalez aberatsa den lurraldea da, eta oihan-galtzeak, erauzketaren eragin negatiboak jasaten dituen tokiko komunitate indigenari zuzenean eragiten dioten interes militarrek, komertzialek eta industrialek mehatxatzen dituzte. Amazoniaren suntsiketak eta bertan bizi diren herri indigenen eskubideen urraketek arriskuan jartzen dute bizitza planeta osoan.

Entreculturas eta Alboanek kultura arteko hezkuntza, hezkuntza elebiduna eta ingurumenekoa, gazteen lidergoan prestakuntza, sustapen ekonomikoa, laguntza humanitarioa eta milaka lagunen babesa sustatzen dituzte Panamazoniako eskualde osoan.

Izen-emateak online egin daitezke. 0 dortsala edo dortsal solidarioa erosteko aukera ere bada. Ibilbide ezberdinak daude aukeran: 10 kilometrokoa, 5 kilometrokoa, 3 kilometro oinez edo 20 kilometro bizikletaz. Haurrentzako lau ibilbide eskaintzen dira: kilometro bat, 500 metro, 300 metro eta 100 metro.