Hiriko kulturak biltzen dituen BreakOnStage jaialdia Barakaldon

Programazioaren barruan Breakdance eszenikoaren Europako Lehiaketaren finala ospatuko da Barakaldo Antzokian

Datorren maiatzaren 21ean BreakOnStage Barakaldo jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da. Festibalak publiko guztietarako hiriko kulturak biltzen ditu oso formatu berezian. Guztira lau gune izango dira Barakaldon eta horietan, kirolaz, dantzaz, musikaz eta hiriko kulturaz gozatu ahal izango da.

Aurtengo edizioaren ekitaldi nagusia Barakaldo Antzokian izango da 19:00etan. Bertan ospatuko da Breakdance eszenikoaren Europako Lehiaketaren finala, Europa osoko koreografo eta programatzaileen erreferentzia. Hor izango dira, besteak beste, egungo txapeldunak, New Youth Posse frantziarrak. Ekitaldi berean Urban Dance koreografien finala ere ospatuko da. Final honetara sailkatzeko festibalak jada martxan dira eta 100 talde baino gehiagok izena eman dute. Aipatu finalaz gain, programazioa hiriko kulturen ikuskizunekin osatuko da. Sarrerak 10 euroren truke eros daitezke. Gazteek deskontu bereziak izango dituzte.

Beste gune garrantzitsu bat Herriko Plaza izango da. Bertan hiriko kulturen hiru diziplina ikusi ahal izango dira: Scooter akrobaziak, BMX big jump eta Breakdance eta all style-ko 1vs1eko finalak. BMX bizikletekin egiten diren jauzi handien proban Diego Solans eta Martxel Arribillaga bezalako rider profesionalak arituko dira. Scooter akrobazien proban, berriz, Espainiako txapeldun diren Alex Gonga eta Alex Pérez izango dira. 1vs1 finaletan, berriz, egunean zehar Barakaldes pilotalekuan izandako sailkapen faseetako irabazleak lehiatuko dira.

Izan ere, Barakaldes pilotalekua izango da jaialdiaren hirugarren gunea. Bertan, egunean zehar Breakdance eta hiriko dantzen banakako lehiaketarako sailkapen faseak egingo dira. Guztira hiru modalitate izango dira: Breakdance, AllStyle, eta Breakdance Kids, Dj batekin, bi MCrekin eta modalitate bakoitzeko hiru epaile ospetsurekin batera. Sarrera librea aforoa bete arte.

Azkeneko gunea Lasesarreko skate parkea izango da. Bertan, eguerdiko 12etatik aurrera, Scooter Freestyle lehiaketa irekia izango da. Ikuskizun horretarako sarrera librea izango da. BreakOnStage jaialdia Logela Multimediak eta Barakaldoko Udalak antolatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kutxabanken, Gaztearen eta Barakaldo Antzokiarekin laguntzarekin.