Gutxiegi enpleguan eta emantzipazioan

Fundación de Ayuda contra la Drogadicción (Fad) fundazioaren barruan den Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventudek landu duen ProyectoScopioren markoaren barruan den Gazteen Garapenaren Indize Sintetiko Konparatuaren  (GGISK) arabera, Euskadi eta Nafarroa, enpleguari eta emantzipazioari dagokionez, Europar Batasunaren batezbestekoaren azpian kokatzen dira, baina Estatuarekin alderatua, aipatu indizea nabarmen altuagoa da.

Urtero berritzen den indize hori hezkuntzari, enpleguari, emantzipazioari, bizitza/osasunari eta IKTen erabilerari buruzko datuetan oinarritzen da. Indizearen xedea da gazteriaren argazki finko bat ematea eta, modu horretan, Autonomia Erkidegoetako, Estatuko eta Europako gazteen errealitateak alderatzeko tresna bat ematea. Gainera, hainbat urtez landu den indizea denez (2009an lantzen hasi zen) gazteriari dagozkion zenbait parametrotan izan den bilakaera aztertzeko aukera ere ematen du.

Gazteen garapenaren 2018ko sailkapena 15 eta 29 urte bitarteko gazteen datuen arabera kalkulatu da. Horretarako, Europar Batasuneko 28 herrialdeetako eta Espainiako 17 Autonomia Erkidegoetako datuak erabili dira.

Enpleguari eta emantzipazioari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa Europar Batasuneko batezbestekoaren inguruan kokatzen badira ere, GGISKk neurtzen dituen beste aldagarrietan (Hezkuntza, Bizitza eta IKTak) zenbait autonomia-erkidegok Europar Batasuneko batezbestekoaren gainetik kokatu dira. 

Globalki, Euskadi eta Nafarroa sailkapenaren 20. eta 21. postuetan aurkitzen dira, hurrenez hurren.

Euskadiren kasuan, hezkuntza esparruan eta gazte enpleguaren berreskuratzean lortutako emaitzak azpimarratu behar dira. Emantzipazioaren, osasunaren eta IKTen kasuan, berriz, datuok okerrera egin dute.

Nafarroari dagokionez, berriz, aztertzen diren bost aldagarrietatik lautan emaitzak hobetzea lortu du (Hezkuntza, Enplegua, Bizitza/Osasuna eta IKT). Emantzipazioaren kasuan, berriz, atzera egin du. Nafarroa da, Madril eta Euskadiren atzetik, gazteen garapen mailarik onena duen hirugarren Autonomia Erkidegoa.

Hezkuntza

Hezkuntzari dagokionez, Euskadik bigarren postua lortu du Europa mailan. Aurretik, bakarrik Lituania aurkituko litzateke eta, noski, Estatuko Autonomia Erkidegoen artean alor horretan emaitzarik onena lortu duen erkidegoa da. Nafarroak, berriz, 2017. urtean lortutako emaitzak hobetu ditu eta  Europa mailako sailkapenean 18. postuan kokatu da. Estatu mailan, berriz, laugarren postuan aurkitzen da, Euskadi, Madril eta Asturias aurretik dituelarik.

Hezkuntzaren kasuan, Indizeak honako alderdi hauek neurtzen ditu: hirugarren mailako hezkuntza duten 25 eta 29 urte bitarteko bizatanleriaren tasa, 15 urterekin eta 18 urterekin derrigorrezko hezkuntzaren etaparen amaieran den partaidetza-tasa, 22 urterekin den unibertsitate-mailako hezkuntzan den partaidetza-tasa, gutxienez atzerriko bi hizkuntzen ikaskuntza-tasa eta 18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean den eskola-uzte tasa.

Enplegua

Azken urteetan bizi izan dugun krisi ekonomikoak oso eragin negatiboa izan du Espainiako enplegu indizean. Hala ere, Indizearen azken edizioetan ikusi ahal izan den bezala, badirudi, arinki bada ere, susperraldi bat ematen ari dela. Hala ere, egungo datuak Europar Batasuneko batezbestekotik urrun izaten jarraitzen du. Horrela, Estatuko Autonomia Erkidego guztiak Europako batezbestekoaren azpitik aurkitzen dira. Nafarroaren eta Euskadiren kasuan, biak Estatuko batezbestekoaren gainetik aurkitzen dira. Europa mailan, berriz, 33. eta 29. postuetan aurkitzen dira, hurrenez hurren. Bi erkidegoek aurrera egin dute 15 eta 29 urte bitarteko gazteen enplegu-tasa globalean, baita behin-behinekotasun tasan ere. 

Kasu honetan, gazteen enplegu-tasa, langabezia-tasa bere kabuz aritzen diren langileen tasa, lan edo ikasi gabe dauden gazteen tasa eta nahigabeko lanaldi partzialaren tasa aztertzen da

Emantzipazioa

Emantzipazioaren kasuan, Espainia sailkapeneko azken hamar postuetan kokatzen da eta Autonomia Erkidego guztiak Europar Batasuneko batezbestekoaren azpian kokatzen dira. Emantzipazio datuak nahiko onak dira Nafarroaren kasuan, Espainiako batezbestekoaren gainetik aurkitzen baita. Euskadi, berriz, sailkapenaren azken postuan aurkitzen da. Indize horrek bere jatorrizko etxean bizi ez diren 20 eta 24 eta 25 eta 29 urte bitarteko gazteen-tasa aztertzen du. 

Bizitza

Bizitza esparruaren kasuan, Estatuko batezbestekoa Europar Batasunaren batezbestekoa baino handiagoa da.

Hala ere, Euskadi eta Nafarroa Estatuko batezbestekoaren azpitik aurkitzen dira. Horrela, Nafarroa sailkapenaren 19. postuan aurkitzen da eta Euskadi, berriz, 24. postuan. Kasu bietan, joera goranzkoa da, nahiz eta gazteen suizidio tasaren kasuan atzera egin. Bizitza eta Osasunaren kasuan, indizeak honako alderdi hauek aztertzen ditu: ugalkortasun-tasa 15-17, 18-21, 22-25 eta 26-29 urte bitarteko gazteen artean, garraiobideetan izandako istripuen ondorioz ematen den hilkortasun-tasa, hilkortasun-tasa gordina eta suizidio-tasa gazteen artean.

IKT

IKTen kasuan, Nafarroa da emaitzarik onena lortu duen Autonomia Erkidegoa eta Europa mailan seigarren postua lortu du. IKT indizearen garapena Nafarroan nabarmen hazi da, nagusiki, biztanleria gaztearen gaitasun digitalak hobetu omen direlako.Euskadi, kasu honetan, 26. postuan kokatzen da. Azken indizearekin alderatuta, Euskadik zazpi postu galdu ditu. Une honetan, Euskadiren datuak Estatuko batezbestekoaren antzekoak dira eta Europar batasunaren batezbestekoaren gainetik aurkitzen da. Euskadik hobera egin du Internet erabiltzen ez duten pertsonen kopuruan, baina atzera egin du gaitasun digitaletan. IKTen kasuan honako aldagaiak aztertu dira: azken hiru hilabeteetan Internet erabili ez duten gazteen kopurua eta gaitasun digital altuak dituzten gazteen kopurua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.