Atzerritarren aurkako aurreiritziei aurre egiteko idazketa tailerra

Otsailaren 18an hasita eta ekainaren 10era bitartean, Bilboko Udalak atzerritarren inguruko zurrumurruen aurkako sormenezko idazketako tailerra antolatu du. Egitasmoa, 2013. urtean Udalak abian jarri zuen Zurrumurruen Aurkako Proiektuaren barruan garatuko da.

Tailerra zortzi saiotan banatuko da eta Txani Rodríguez kazetari eta idazle laudiotarrak irakatsiko du. Aipatu saioetan, besteak beste, narraziorako teknikak eta tresnak, fikziozko istorio onak eraikitzeko baliabideak, kontakizunaren denboraren erabilera eta genero narratiboen arteko aldeak irakatsiko dira.

Tailerra Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan irakatsiko da. Saio guztiak doakoak izango dira. Izena emateko bi aukera daude: antirumores@bilbao.eus helbidera idatziz edo 944203145 telefonora deituz. Izena ematen duten lagunek zortzi saioetara joateko konpromisoa hartu behar dute.

Aurtengo edizioan, gainera, saio berezi bat izango da Clara Obligado idazle argentinarraren eskutik. Saio horretan, Obligadok migrazioari, mestizajeari edo erbestealdiari buruzko literaturaren eta kulturaren erreferentzia berriak zabaltzen lagunduko du ikuspegi kritiko eta sortzaile batetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.