Euskadin gehiago dira pisu eskasa duten gazteak obesitatea dutenak baino

Euskadin, Gorputz-masaren Indizearen arabera, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 8,9k pisu eskasa du, % 78,1ek pisu normala, % 11,1ek gehiegizko pisua du eta % 1,9 gizena da. Eusko Jaurlaritzak 2017aren eta 2018aren artean egindako azken Osasun Inkestatik ateratako datuak dira. 

Euskadiko gazteak gainerako biztanleriarekin alderatuz gero, gazteen artean balio normaletan edo pisu txikikoetan direnen ehunekoa handiagoa da, eta ehuneko txikiagoa da, berriz, gehiegizko pisuaren edo obesitatearen kategorietan. 

Sexuen arteko alderaketari dagokionez, gehiago dira pisu eskasa duten emakume gazteak; ostera, gizon gazteen artean obeso-portzentajea handiagoa da.

Gorputz-masaren indizea kalkulatzeko, pertsonaren pisu aitortua (kilotan) haren altuera ber bitik (metrotan) zatitu behar da. Emaitza 18,5 baino txikiagoa bada, pertsonak pisu gutxiegi duela joko da; 18,5 eta 24,9 artean badago, pisu normala duela; 25,0 eta 29,9 artean badago, gehiegizko pisua duela joko da; eta 30 edo gehiago bada, pisu lodia duela. Hala ere, indize horrek ez ditu bereizten muskulu-masa eta gantz-masa; beraz, kirolari eta gihartsuek puntuazio altuagoa dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.