Buruko mina da, seguruenik, harreman sexualak ez izateko gehien erabiltzen den aitzakia. Hala ere, berriki burutu diren ikerketa desberdinen arabera, harreman sexualak izatea ona da buruko mina sendatzeko. Izan ere, sexua gure sistema guztiekin erlazionatuta dago: neuronala, baskularra, endokrinoa… Sexua dugunean gure gorputzak ongizate eta plazer sentsazioa sortzen duten neuro-transmisoreak (dopamina, endorfinak, oxitozina…) askatzen ditu eta, ondorioz, izan dezakegun edozein gaitz arindu egiten da. Aipatu ikerketen arabera, buruko mina, giltzaduretako mina edota fibromialgia bezalako gaixotasunak izara artean arintzen dira.