
Basauriko Ibaigane Kultur Etxeak Basauri Open Rubik Txapelketa hartuko du azaroaren 26 eta 27ko asteburuan. Txapelketa hau Rubik-eko Nazioarteko Federazioak (WCA) arautzen du eta ZirtZart Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatzen du Rubik Kuboaren Euskal Elkartearen laguntzarekin.
Parte hartu nahi duen orok World Cube Association (WCA) webgunean eman behar du izena. Erregistro-zenbakia mugatua denez, plazak inskripzio-ordenaren arabera finkatuko dira. Plaza guztiak betetzen ez badira bakarrik eman ahal izango da izena txapelketaren egunean bertan eta Opena hasi aurretik.
Txapelketa doan ikusi ahal izango da.
Izen-emateak: zirtzart@basauri.eus / 94 466 6430 / whatsapp: 634984615