Goizeko ordu txikitan, eta kriston ekaitza botatzen ari duen une berean, mozkor bat azaldu da kale erdian oihuka:
– Mesedez!!! Nork emango dit bultxadatxo bat!!!
Parean bizi den emakume bat asaldatuta esnatu da oihuak entzutean eta bere senarra esnatu du:
– Maitia, norbaitek laguntza behar du. Zergatik ez zara kalera joaten eta gizon gixajo hori laguntzen duzu… Seguruenik ezin du kotxea martxan jarri eta emaztea zain izango du etxean.
Haserre, senarra ohetik altxa eta kalera atera da, baina ez du inor ikusi. Orduan, laguntza behar duen gizona deitzea erabakitzen du.
– Non da laguntza behar duen gizona?
– Hemen!! Kulunketan!!