Hiriko kultura protagonista Barakaldon BrakeOnStage jaialdiaren eskutik

Maiatzaren 11n ospatuko den BrakeOnStage 2024 jaialdiak breakdance-a eta urban-dance-a izango ditu ardatz

Barakaldok dantza urbanoari eta breakdance-ari eskainitako BreakOnStage jaialdiaren edizio berri bat hartuko du maiatzaren 11n. Aurtengo edizioan, Herriko Plazak breakdance txapelketaren atarikoak hartuko ditu, eta Barakaldo Antzokiak, berriz, breakdance eta dantza urbanoen finalak.

Aurtengo edizioan jaialdiak kirol olinpiko gisa onartua izan den breakdance-ari protagonismo berezia emango dio. Breakdance txapelketaren atarikoak Herriko Plazan izango dira 15:00etatik 18:00etara. Lehiaketa honek “1vs1” dantza batailak aurkezten ditu junior mailarako eta “Crew breaking” breakdance taldeetarako. Saioetan DJ Vos eta M.C Milki izango dituzte lagun eta kategoria bakoitzeko finalistak Barakaldo Antzokian jokatuko den finalean lehiatuko dira. Hitzordua 18:30etatik aurrera izango da.

Urban Dance-eko koreografia lehiaketaren finala Raza, Lmet eta Silvia G-k osatutako epaimahai profesional batek ebaluatuko du. Talde finalistak 100 euskal taldek baino gehiagok parte hartu duten hiru sailkapen-jaialditatik atera dira. Koreografia onenak hiru kategoriatan lehiatuko dira final handian zehar.

  • Haurrentzako Urban Dance: Iruñeko Petit Breath, Trapagarango Playground eta Barakaldoko Wild Kids.
  • Junior urban dance: Iruñeko Soul Breath, Errenteriako Shining Souls eta Barakaldoko Wild Side.
  • Urban Dance Absolutua: Iruñeko B-Breath, Zarauzko Aske eta Bilboko Slipperytos.

Gainera, jaialdiak Arcopom talde andaluziarraren partaidetza ere izango du, breakdance koreografia onenaren saria jaso baitu, flamenkoa eta breakdance doinuak uztartzen dituen ikuskizun batekin.

Gainera, Lmetek eta Silvia G-k Hip-Hop ikuskizuna eskainiko dute, eta Euskal Strutting taldeak aurrezku eta dantza urbanoa uztartuko ditu.

BreakOnStage Logela Multimediak eta Barakaldoko Udalak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kutxabanken, Gaztearen eta Barakaldo Antzokiaren laguntzarekin.