Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra bitartean ospatuko den Liburu Azokaren harira, Bidebarrieta Kulturguneak izen handiko zenbait idazle hartuo ditu: Rosa Montero, Pedro Ugarte, Kirmen Uribe, Imanol Uribe eta Alan Parks.
Hitzorduetarako sarrera doakoa izango da eta sarrera ere librea izango da leku-kopurua bete arte. Bertaratu ezin diren horiek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte saioak Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean.
Programazioa
Maiatzaren 31an Javier Alcibar bilbotar poetak bere azken lana aurkeztuko du eta Blanca Sarasua, Pedro Ugarte eta Pablo Méndezekin batera “Material de uso urgente. 200 poemas” izenburuko errezitaldian parte hartuko du.
Ekainaren 1ean Alan Parksek “Bobby March vivirá para siempre” aurkeztuko du Félix Linares kazetariaren laguntzarekin. Alan Parks-en hirugarren eleberria da eta Liburu Azokaren edizio honetan Zilarrezko Luma saria jaso du.
Ekainaren 2an, hainbat sari jaso dituen Rosa Monterok “El peligro de estar cuerda” liburua aurkeztuko du Karmele Jaiorekin batera. Monterok aurtengo Liburu Azokaren Atea saria jasoko du.
Ekainaren 3an Zilarrezko Luma saria jasoko duen Kirmen Uribek “Izurdeen aurreko bizitza” liburua aurkeztuko du Idoia Jauregi kazetariaren laguntzarekin.
Fátima Frutos idazleak eta Imanol Uribe zinemagileak “La selva bajo mi piel” lana aurkeztuko dute ekainaren 6an Félix Linares kazetariarekin batera.
Ekainaren 7an Félix G Madroñok “Sol de brujas” aurkeztuko du. Eleberri horretan Madroño genero beltz garaikidean barneratzen da.
Ekainaren 8an Alicia Giménez Bartlettek “La Presidenta” aurkeztuko du Idoia Jauregi kazetariaren laguntzarekin.
Azkenik, ekainaren 9an, Mikel Santiago portugaletetarrak “Entre los muertos” lana aurkeztuko du Oscar Salazar idazlearekin batera.