Kenyan hil da 210 seme-alaba zituen gizona

Asentus Ogwella Akuku, 92 urteko keniarra hil da. Akuku munduan izan den ‘Casanova’rik handienetako bat da, zalantzarik gabe. Izan ere, Kenyako mendebaldean den Ndhiwa herrian bizi zen gizon hau 130 emakume desberdinekin ezkondu da. Izandako dibortzio kopurua altua bada ere (laurogei inguru), Akukuk 210 seme-alaba izan ditu aipatu emakume hauekin guztiekin.
Akuku ‘Danger’ ezizenarekin ezaguna zen, eta legalki ‘bakarrik’ 40 emazte onartzen bazazikio ere, inor gutxik zalantzan jartzen du African Lover honen bizitza sexuala. Horrela, bere bizitzaren azken urteetan, ‘Danger’ek inguruneko hainbat gazteen bisita jaso zuen bizitza sexualaren inguruan aholku bila. Antza denez, bere sekretua honakoa da: egunero ordu berean gosaldu, bazkarian beti fruta zati bat jan eta osasuntsu bizi.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.