The Guardianek aurkeztu duen ikerketa baten arabera, bikotea izateak, oso hurbileko bi lagun galtzea suposatzen du. Azterketak ondorioztatzen du bikote berriak besteentzat denbora gutxiago uzten duela. Gauzak horrela, bikotearekin arazoak izatean, arazo horien inguruan hitz egiteko pertsonetara jotzeko aukerak ere murrizten dira.
Ikerketa, Oxford Unibertsitateko Robin Dunbarrek zuzendu du eta azterketan ere ondorioztatzen da emakumeek eta gizonek bi pertsona garrantzitsuak ‘galtzeko’ aukera berak dituztela .
Azterketak dio guztiok oso hurbileko bost pertsona ditugula eta bikote batekin hastean hauetako bi gal daitezkeela. Familiakoekin ere harremanak hoztu daitezke ikerketaren arabera harremanaren hasieran. Ikerketa bikoteak izan dituzten 428 eta 112 gizonen artean egin da