Kaliforniako Delhi herrian kasu berezia jazo da. Bi lapur etxe batean sartu eta lapurtu zituzten hainbat gauzen artean, 50 DVDko kaxa bat aurkitzen zen. Lapurrek DVD hauek hutsik izango zirelakoan hartu zituzten, baina bere sorpresarako, eduki pedofiloa zuten hainbat irudi aurkitzen ziren bertan. Hau ikusita, lapurreta izan zuen etxeko jabea Kraig Stockard salatzea erabaki zuten, nahiz eta hau eginez lapurreta onartu behar izan. Polizia Stockarden etxera joan zenean bertan hainbat ordenagailu eta disko gogor aurkitu zituen eduki pedofiloez beteta. Antza denez, pedofiloak zazpi urte eman zituen eduki horiek guztiak pilatzen. Orain kondena luze baten zai geratu da.