
Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Kataluniako Cosmic Research elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute estratosferara iritsiko den kohete bat diseinatzeko. Hitzarmen horren baitan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako BiSKY Team taldeak Bondar kohete azpi-orbitala garatzen lagunduko du. Bondar misioak kohetearen teknologien funtzionamendua balioztatu gura du, espaziora joan-etorriko hegaldi batean kargak garraiatzeko gai izango litzatekeen kohete indartsuago baten prototipo gisa erabiliz.
Printzipioz, behin betiko kohetea datorren urteko otsailean jaurtiko da Huelvan. Bitartean, BiSKY Team taldeak zenbait proba egin ditu Dimako aireportuan. Horietan prototipoa ia 700 metroko altuerara bidaltzea lortu dute.