Pote gutxiago eta “pintxito” gehiago

Krisia, krisia eta krisia… Benetan krisi existentziala dena euskaldunon ligatzeko era da!!! Gehienetan emakumeek maitasun-gaitzerako konponbidea txokolate, croissant (Audrey Hepburn-en erruaz) eta txutxeetan aurkitzen dugu. Goxokiek serotonina-kontzentrazioa handitzen dutelako jazotzen da hori. Depresioaren aurkako berezko hormona honek, zoriontasuna eta plazer sexuala eragiten du, baina bere efektua une batekoa da soilik. Hala ere, luzatutako kontsumoak kontrako ondorioak ditu, bai neskengan, eta baita, eta bereiziki, mutilengan. Ba al zenekiten, testosterona maila aldi baterako gutxitzen duela? Hain zuzen, erekzioa eragozten du. Beraz, txokolatea sexu-ordezkotzat har genezake? Bere ehundura, zaporea eta usain goxoek, ahotan sartzerakoan, egoera hobetzeko sentsazioa ematen digute eta sexu gura lasaitzen digu. Errendimendu sexuala elikadura aldatuz hobe daiteke? Bada, bai noski! “Tengo hambre de carne” esaera, mutilek erabiltzen dutenean… ez doaz gaizki bideratuta !!! Gehien ikertutako mantenugaietako bat, zink-a da. Itxuraz, libidoa estimulatu, testosterona maila igo eta gura sexuala handitzen dituelako. Eta non aurki dezakegu zink-a? Abere-jatorriko elikagai proteikotan, esaterako, haragian. Bananak (bere eragatik, uste dut) ematen dute indar sexuala bultzatzeko sinesmena. Eta jendeak ez du erratzen, potasioa, bitamina B eta kantitate txikian dauzkan “bufotenina-k”, gogo-aldartea, konfidantza eta bihozkada sexuala hobetzen dituzte.

Azken finean, elikadura osasuntsu batek kirol-errendimendua hobetzen duen bezala, sexu-harremanetarako baldintza fisikoa ere suspertzen du. Lehena, loari eragiten dioten otordu oparoak saihestea da, jangalerik sexuala ekiditeko. Epe luzera gehiegi jateak, gehiegizko pisua eragiten du: bizitasuna txikiagotuz, desmotibazioa sortuz eta kasu larrienetan bai gizonezkoen, bai emakumezkoen antzutasuna.

Erekzio-arazoek, arazo kardiakoekin zerikusia dute? Ba, bai. Arterioesklerosis-a arterien estutzea eta gogortzea dakartza, odolaren igarotzea zailduz. Honek, hipertensioarekin lotu dugu beti, baina erekzio-arazoekin lotzen da ere. Baratxuriak zirkulazioari eta odol-fluxuari laguntzen dioten elikagarriak ditu, bestalde organo sexualak estimulatzeko beharrezkoak direnak… hala ere, musuen plazerrarekin buka dezake.

Sexua aktibo eta sasoian mantentzeko modu bizkorgarria da: giharrak lantzen ditugu, zirkulazioa hobetuz eta, gutxi gorabehera, 200-300 Kcal erretzen ditugu… gero esan dezatela, dieta egitea sakrifikazioa gogorra dela!!!

Eta iragaitzaz, oso hedatutako mitoa desmuntatuko dugu: egia da kopita-pare batek desinhibitzera lagutzen duela, lotsa alde batera uztera… sarritan lehen urratsa erraztera; baina erlazioa oztopatzera ere bai. Alkohola aho bikoitzeko arma da, psikologikoki aktibatzen duena eta fisikoki eragozten duenekoa: gizonengan betetzea huts eginez, eta emakumeetan orgasmoa zailduz.
Beraz, euskal-gazteak, krisia eragozteko… pote gutxiago eta “pintxito” gehiago. On dagizuela ;D

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.