Black Friday… Ohitura

Jordi Évolek Twitteren idatzikoa: “Nire amak #BlackFriday-eko eltzeko tipikoa prestatuko du gaur. Zein polita den, gure #ohiturak mantentzea” @jordievole.

Ostiral Beltza bezala itzuliko genukeena, Esker-Otoitz egunaren aurreko eguna da eta Eguberriei hasiera ematen diena. Kondairak dioenez Filadelfiako herritarrek, jai-eguna familiarekin pasa ostean, etxera itzultzen ziren ostiralean. Eguberriak antolatzeari begira, opariak erosteko aprobetxatzen zuten; errepide mugakideetan zirkulazio-arazo larriak eraginez. Ondorioz, poliziak jarri zioten izena egun horri. Urteak pasata, Filadelfian (eeez… PI-LA-DEL-PIA-n) sortu zenekoa, gure herrira iritsi da: erosketen sukarraren abiapuntu ofiziala bilakatuz. BEZ-a kenduz, ordutegi bereziak zein beherapenak eskeiniz, gabonetako kontsumoari hasiera ematen zaio.

Egunak ez du inor axolagabean uzten!! Batetik, AEBetako tradizio kontsumistak, gureak egin behar ote ditugu? Holako ekitaldiak, merkataritza bultzatzen al du? Dirua aurrezteko aukera ematen digu?

Bestetik, gabonak, gure tradizioa al dira? Zuetako zenbatek zarete kristauak eta zenbatek ospatzen dituzue? Ziurrenik, bigarren erantzuna goranzko ugaritzen dela. Beraz, question-eko quiz-era goaz. Sineskorrak izateari utz gaitezen: gehiengoa eta gure posibilitateren barruan, data hauetan ohikoa baino gehiagoko kontsumoa egiten dugu, elikaduran ere. Aurreko egunak laneko bazkariekin hasten dira (erne: alkoholak hondamenak eragiten ditu eta, aldendu zure nagusiatik); ikastola, instituto edo unibertsitateko afariekin (errua Facebookek du); eta Santo Tomas egunarekin, gure Black-Friday partikularra. Ez zaitez harritu, baserritarrek aldiro errenta ordaindu behar zioten erabilitako lurren jabeari, eta San Martin egunetik Santo Tomas egunera arte epea zuten. Beraz hirira jaitsi, euren produktuak merkatuan saltzen zituzten; eta lortutakoarekin, zorrak ordaindu eta erosketak egiten zituzten. #Ohiturak… bai, bai, bere funtsa mantentzen dugu.

Oraindik ez gara hasi eta jada gehiegikerien errudun sentitzen gara. Akzio sozialak azaleratzen dira!! Ez nazazue gaizki ulertu, ez nago haien aurka: Elikagai-Bankuei elikagaiak ematea, bere apalategiak betetzen ditu urteko lehen hilabeterako; edota atzerriko familia bat gure etxera bazkaltzera gonbidatzea, SOS Arrazakeriak proposatzen digunez gero, haiek ezagutzera laguntzen du (bere jatorriak, beharrak, migratzearen zergatia eta harrera nolakoa izen den). Sinbologiaz betetako ekimenak dira, baina haietaz oroitzen al gara gainerako hilabeteetan? Gainerako egunetan?

Iritsi dira irrikatutako familia bilerak. Nola ez, mahai baten inguruan!! Turroia, polboroiak, bonboiak… noizbehinka kontsumitzea, ez du arazo handiagorik. Gainera, hainbeste oroitzapen dakartzate!! Oroitzapenak aipatu ditudanez, gogoratzen al duzu noiz probatu zenuen lehenengo aldiz Suchard turroia? Ez!! Duela hilabete batzuk, oraindik txankletetik zindoazela!! #Ohiturak!! Asteazkena Gabon gaua, osteguna pintxo-pote… Eguberri, esan nahi nuen!! Asteburua. Asteazkena Urtezahar gaua, osteguna pintxo-pote… Urte-berria diot!! Gehiegi, gehiegi, gehiegikeriak…

Zer ez zenuen jan behar, esango nizuela pentsatzen bazenuen, oker zinen!! Urtarrilaren 1ean arrangurak iristen dira: ezer balio ez duten promesak. Ez dakit urte honetan erretzeari utziko duzun; ingelesa ikasiko duzun (yes, we can!!); edo gimnasiora joango zaren… baina 2015-eko Gazteberriren lehen zenbakiari adi egon zaitez, zure asmo bat lor dezazun lagunduko zaitut: #Dieta-k saihesten!!

Oraingoz soilik aholku batzuk: Egin itzazu zure erosketak merkataritza lokalean, “nire/zure gastua, zure/nire diru-sarrera da”; Mahai inguruko topaketak aprobetxatu, ekitaldi sozial/familiar garrantzitsuak dira. Eta azkenik, goza ezazu #Ohituraz!! Urte Berri On ;P

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.