% 0,0-dun

Bartzelonan ospatutako #FreeFromFood-etik iritsi berria naiz. Bi urtez behin ospatzen den expo honetan, mundu-merkatuko ‘gabe-dun’ produktu guztiak aurki daitezke: alergeno-rik gabekoak (glutena, esnea, fruitu lehorrak, soja, arrautza…); legamia edo gari-rik gabekoak; kaloria, azukre, gantz, trans-gantz edo gatza-rik gabekoak; beganoa, GEO-rik gabekoak (genetikoki eraldatutako organismoa); gehigarririk gabe eta itzultzailearen erbikume barregarriren batengatik, preserbatibo-barik ere bai (benetan, kontserbagarririk gabeko produktuak igorriz).
Milaka elikagarri eta elikadura produktuak, betikoak, eta azken berrikuntzak. Ba al zenekien karbohidratorik, proteinarik eta gantzik gabeko espagetiak daudela? Bada, ez ezazu sinets inongo berrikuntzarik denik, ekialde zaharretik iritsi direlako. Jada beste une batean kontatuko dizuet eta horrela, irakurtzen jarraitzen didazue.

Lehen erakusketa-egunean, jateko “break”-bat egiten nuen bitartean, gomendio askoko zentzu erreala pentsatzen hasi nintzen. Katering-zerbitzua ikusten duzuen bezala: gluten, arrautza, esneki eta intxaurrik gabeko diren janariak, eskaintzen zituen; vegano, %-0 kolesterola (nabarmen, animaliek soilik kolesterola dutelako); eta GEO-rik gabe. «Tot d’una», dena batean izanez bere leloa. Nire lehen pentsamendua “jeniala, bertakotutako mahaikide guztiak bateratuta” izan zen. Eta astiro irakurtzen hasi nintzen han eta berezko azokan eskaintzen ziren produktuen etiketatzeak. Alergiko, intolerante, begetariano edota ohikoaren desberdina den elikadura mota bat egin dezakeen edonori, horra-hor nire galdera-gogoeta: Beharrezkoa da, dieta osasungarri bat egiteko, elikadura konbentzionaleko elikagaiak ordezkatzea?, edo erakargarriagoa izateko?

Behin alergia edo intolerantzia-ren bat diagnostikatzen digutenean, edo gure elikaduran aldaketak egitea erabakitzen dugunean; “Aukera-Leiho” bat sortzen dugu. Gure elikadurako inflexio puntua, non aldatzera eta ikastera erabakita gaude. Horrela izanez, elikagai berriak probatzera aprobetxatzen dugu eta elikagaien industriak ondo daki hori. Baina gauza bera al da, zure berraldaketaren erabakia hartzea, nahi duzulako? Edo zure osasunak inposatuta? Nabarmen, EZ. Nahiz eta lehenak normalean aldaketa erradikalera irekiago dauden, baten-batek “haragirik gabeko xerrari”, “esnerik gabeko gaztari”, edo “esne-gain begetalari” heldutak jarraitzen dute; Osasun-arazoengatik egiten dutenek aldiz, bere dietan zentsuratutako elikagaietako bakoitzeko ordezpen literala bilatzen dute. Horrela agertzen dira, “arrautzarik gabeko arrautzopila”, “glutenik gabeko ogia” edo “laktosarik gabeko esnea”. Baina merkatua askoz urrutiago doa, eta arduratutako kontsumitzaileen ez jakitearekin jolasten dute. Gantz, azukre, gatz, edo alkoholik gabeko jakiak agertzen dira… baina, benetan al dira %-0? Benetan hain osasungarriak dira? Egiaztatu zure esne-postrea %-0koa (gantz), zure “línea” mantentzeko balio duena, aparteko azukre estrarik ote ez duen!! Edo pentsatzen zenuen, trans-gantzik gabeko produktuak, ez dutela saturatu-gantzik? Gehigarririk gabeko produktuak osasungarriak direla, ez dituztela beste mantenugai gehiegikeriarik!! Edota ekologikoak diren jakiak neurririk gabe kontsumitu ditzakegula, ‘oso sano’ direlako!!

Ordezko hauek, pentsatzen dugun bezain onuragarri ez direnak, ez dira beharrezkoak. Gure lurrak eskuragarri uzten dizkigu hainbat eta hainbat elikagai: elikadura osasungarria, erakargarria eta askoz gutxiago prozesatuta ziurtatuz. Eta ikasi beharko genuke haiekin sukaldatzen, eta haiek gozatzen. Hauxe nire iritzia da. Zein da zuena?
#ZeroElikagaiak @NereaSegura1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.